ARGITUZ, laguntza pertsonalaren ideia, gaixotasun neurodegeneratiboen eta bereziki dementziaren mundu ezezagunean izandako esperientzia pertsonaletik sortzen da.
Marikruz Alberdi naiz, 2008an Parkinsonarekin lotutako dementziarekin diagnostikatutako gaixo baten alaba. Azken urte hauetan, gaixotasuna ezagutzen joan garen eran, gaixotasunera moldatu behar izan gara, bere gora behera guztiekin.
Guzti honek estimulazio kognitiboaren ezaguerara eraman nau. Terapia ez farmakologiko honek, kognitibo eta emozionalki gaixoaren bizi-kalitatea asko hobetzen du, baita bere ingurukoena ere.
Egoera honen aurrean, 2016an, 22 urtetan zehar nire lana izan zen Ingeniari Teknikoko Herri Lana utzi nuen, neure burua formatu eta gaixoei eta bere familiei lagunduz lan egin ahal izateko, neu ere multzo honetan sartzen naizelarik.
► “Hondatze Kognitibo Arinelom, Alzheimerrekin eta beste dementzia batzuek dituzten pazienteen balorazio eta txosten neuropsikologikoak lantzearen” Ikastaroa (ECG- Alzheimer eta Dementzien Institutoa; 50 h)
Nire ametsa egi bihurtu ahal izateko, Argituz-en eskaini nahi dutudan hainbat zerbitzutan formatu eta laguntza eman didaten hainbat profesional ezagunekin jarri naiz kontaktuan.
Horrela, ARGITUZ, laguntza pertsonala, ondorengo profesional hauen laguntzari esker, lau eremu hauetan zuzenduko du bere bidea:
Neuropsikologia
Myriam Barandiaran
Zaintzaileen kontratu kudeaketa
Alberdi Asesoria
Psikogerontologia
AFAGI Psikogerontologo ezagunak
Ortopedia
Hobetuz Ortopedia
Halaber, ARGITUZ-ek, pertsona helduen bizitzan zehar ager daitezkeen eskaera berrien arabera, bere zerbitzuak handitzeko perspektiba du
Ibai Ondo, 3 - 20720 Azkoitia (Gipuzkoa)
T. 943 55 95 09 / 650 137 227
E. Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.