Mendeko pertsona baten ardura jarraituak, zaintzailearen eguneroko bizitzan zuzeneko eragina du. Bere aisialdia, aisia-jarduerak eta erlazio sozialak desagertzen ari direla ikusteaz gain, familiko bizitza eta kasu batzuetan laneko zailtasunak ere gehitzen dira, guztia bere osasunean ere eragina ikusteaz gain: osasun arazo fisikoak, emozionalak eta psikologikoak. Ikerketa berri batetan ikusi denez, mendeko pertsonen zaintzaileen %51-ak insomnioa pairatzen zutela aurkitu zuten, %40a klinikoki estresatuta zegoen, %32a nekatuta sentitzen zen, %11 deprimituta eta %85k izaera aldatu zitzaiola baieztatzen zuen. Oro har, ikerketak, zaintzaile helduengan frustrazio sentimenduak, bakardadea, erruduntasuna, mina edo eta amorrua aurkitu zituzten.
Zaintzaile berak lan hori betetzeak eraginik sortzea ere ukatzea ohikoa da. Pairatzen dituzten sintomak bere senidea zaintzeagatik izan daitezela ukatzen dute; hori onartzea asko kostatzen zaie.
Hala ere, aurreko belaunaldiaren ardurak, bakoitzaren buruarekiko errespetoa eta poztasuna ere sortzen ditu, egin behar denaren sentsazioa izateagatik, edo hain zuzen ere pertsona helduarekin justua izan behar denarekin. Pertsona helduak zaintzea zeregin suspergarria izan daiteke eta aldaketa positiboak izan ditzake zaintzailearen nortasunean.