Skip to main content

ARGITUZ,
narriadura kognitiboari aurre egiteko laguntza

BALORAZIO eta INTERBENTZIO NEUROPSIKOLOGIKOA

NORTZUK GARA

ARGITUZen ideia gaixotasun neurodegeneratiboen eta, bereziki, Narridura Kognitiboaren mundu ezezaguneko esperientzia pertsonal batetik sortu zen.

ARGITUZ 2018ko apirilaren 20an sortu zen gaixotasun neurodegeneratiboak dituzten pertsonen eta haien senideen bizi-kalitatea hobetzeko helburuarekin. Hasieran zahartzearekin lotutako 4 esparrutan zentratu bazen ere, esperientziaren ikaskuntzak Neuropsikologian zentratu da.

Horrela, 2023tik aurrera, ARGITUZ-ek Balorazio eta Interbentzio Neuropsikologikoaren bidean jartzen du bere argi guztia.

Etengabeko bilakaera horretan, eguneroko beharren araberako kalitatezko zerbitzua emateko asmoz, gure taldea etengabe ari da prestatzen eta eraikitzen.

Estimulazio Kognitiboko zentroa Gipuzkoan
EKIPOA
Amaia Azkue Waliño - Neuropsikologa
Amaia Azkue, Argituz
Elkargokide-zenbakia: GZ-02724
FORMAZIOA
  • Psikologian lizentziatua (Euskal Herriko Unibertsitatea, 2013).
  • Neuropsikologian masterra (Universitat Oberta de Catalunya, 2019).
  • Neuropsikologia klinikoa (ITEAP, 2015); 1000h.
  • Haur psikologia eta arreta goiztiarra (Euroinnova, 2023).
  • Estimulazio sentsorial anizkoitzari sarrera (Gipuzkoako Psikologoen Elkargo Ofiziala, 2017).
  • Psikoestimulazio kognitiboa dementzietan (CEPEM, 2015).
  • Psicoestimulación cognitiva en demencias (CEPEM, 2015).
  • Tratu txarrak adineko pertsonetan. Detektatu, prebenitu eta esku hartu psikologiaren bitartez (FOCAD, 2015).
  • Indartu zure adimena (Cantabriako Unibertsitatea, 2014).
  • Mindfulness emozioak erregulatzeko (adimen emozionala) (Malagako Unibertsitatea, 2014).
LAN ESPERIENTZIA
  • Menpekotasun egoeran dauden pertsonen balorazioak (gaixotasun neurodegeneratiboak, burmuineko gaitzak, buru osasun nahasmenduak, garapen nahasmenduak, desgaitasun intelektualak etab.)
  • Gaixotasun neurodegeneratiboetan psikoestimulazioa
  • Burmuineko gaitzen errehabilitazioa
  • Mendekotasun egoeran dauden pertsonen zaintzaileei zuzendutako laguntza emozionala eta formazioa
Marikruz Alberdi Zubizarreta - Osasunaren Psikologoa
marikruz alberdi, Argituz
Elkargokide-zenbakia: GZ-03132
FORMAZIOA
  • Neuropsikologia Klinika Masterra. UNIR. 2023ko urrian hasi / ikasten...
  • Osasunaren Psikologiako Gradua (2022). UNED
  • "Mindfulness Irakaslea" Unibertsitate Hedapeneko Ikastaroa (2023). UNED; 240 ordu.
  • Autoerruki integralari buruzko ikastaroa (2023). Nirakara (Zientzia Kognitiboen Ikerketa eta Prestakuntza Institutua); 20 ordu.
  • "Montessori" ikastaroa adinekoentzat, DCLrekin edo dementziarekin (2022). ECG-Instituto Alzheimer eta Dementziak; 100 h.
  • Estimulazio kognitibo globala paziente arin, moderatu edo larrientzat (2018). ECG-Instituto Alzheimer eta Dementziak; 300 h.
  • Alzheimer ikastaroa, Dementziak eta zahartzea: estimulazio kognitiborako estrategiak (2017). UNED Fundazioa; 250 h.
  • "Gaixotasun neurodegeneratiboetako auxiliarra" ikastaroa (2016). ALCALA PRESTAKUNTZA; 500 ordu
  • Estimulazio kognitiboko unibertsitate-ikastaroa: memoria-tailerrak "(2016). CEDECO; 100 h.
LAN ESPERIENTZIA
  • 2023 -… ARGITUZ. Estimulazio Kognitibo Integrala eta Mindfulness taldezko sesioetan.
  • 2018 - 2022 ARGITUZ. Adinarekin lotutako zerbitzuen kudeaketa. Estimulazio kognitiboa bakarkako laguntza.
  • 1994 – 2016: Herri Lanetako Ingeniari Teknikoa. Obren kudeaketa eta azterlanen sailean.
Centro de Estimulación Cognitiva en Gipuzkoa

© Argituz, Neuropsikologia Zentroa | Legezko dokumentazioa

KOKAPENA, KONTAKTU DATUAK

Ibai Ondo, 3
20720 Azkoitia · Gipuzkoa
650 137 227 · 943 55 95 09
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.