Estimulazio kognitiboa terapia ez farmakologikoa da, hondatze kognitibo arina edo (dementzia) neurrizko-larriak duten pertsonei zuzenduta dago. Dementziaren aurkako prebentzio modu bezala erabiltzen da, gaixotasun honen kontrako faktore babesle moduan jokatzen duelako.
Estimulazio kognitiboa oroimen, arreta, hizkuntza, kalkulu eta funtzio betearazleak lantzen dituzten ariketak lantzean datza, bere helburua aipaturiko funtzio kognitiboak aktibatu edota bere hondatzea saihestea delarik.
Estimulazio kognitiboa pertsona bakoitzaren maila desberdinei zuzenduta dago: funtzionala, kognitiboa, psikoafektiboa eta erlazionalari, funtzionamendu kognitiboa gainerako mailekin lotua bait dago. Zahartzaroa eta gaixotasun neurodegeneratiboak, hondatze kognitiboarekin paraleloan doaz eta era berean baita eguneroko funtzionaltasunarekin eta bizitzan besteekin harrematan jartzeko moduarekin.
Horregatik, estimulazio kognitiboaren praktika jarraituarekin onura zenbaezinak lortzen direla frogatuta dago.
Ahalmen kognitiboak mantentzea edo hobetzea
Ingurunearen isolatzea saihestea
Erlazio sozialak bultzatzea
Independentzia eta autonomia pertsonala handitzea
Ingurunearen gainean kontrol sentimenduak sortzea eta babesgabetasuna murriztea
Eguneroko zereginetan ahalmen funtzionala eta jarduerak areagotzea
Ongizate sentimendu emozionala, psikologikoa eta osasun orokorrekoa hobetzea
Pazientearen bizi-kalitatea hobetzea
Zaintzaileen bizi-kalitatea hobetzea
Hau guztia kontuan hartuz, ARGITUZ-en estimulazio kognitiboa era jarraituan entrenatzeko eta praktikatzeko espazioa da. 2 esku-hartze eremu bereizten ditugu:
© 2018 Argituz - Laguntza Pertsonala | Lege Oharra