ARGITUZ, Narriadura Kognitiboari aurre egiteko laguntza


ESTIMULAZIO KOGNITIBO INTEGRALA

Garunaren funtzionaltasun egokiari hainbat arrazoik eragin diezaiokete: zahartzeak berak, gogo-aldarteak (depresioak edo antsietateak), gaixotasun neurodegeneratiboek (Alzheimerrak edo Parkinsonek), Iktusek, garezurreko traumatismoek, epilepsiek eta abarrek.

Garrantzitsua da narriadura kognitiboaren kausa eta funtzio kognitibo bakoitzean duen eragin espezifikoa diagnostikatzea eta bereiztea:

  • Zahartzeak eragindako kognizioaren galera
  • Gogo-aldaketak eragindako kognizioaren galerak
  • Narriadura kognitibo arina amnesikoa
  • Narriadura kognitibo arina ez-amnesikoa

Hori dela eta, ARGITUZen, esku hartzeko saioetan hasi aurretik, pertsona bakoitzari bere txosten medikoak eta ebaluazio neuropsikologikoa eskatzen zaizkio, zentro espezializatuetan egina.

Ebaluazio neuropsikologikoaren arabera, erasana itzulgarria edo itzulezina den eta gaitasunen mugatze-mailaren arabera, banaka edo taldean lan egiten da (gehienez 4 pertsona).

Saioek ordubeteko iraupena dute, eta astean 2 edo 3 egunetan txandakatzen dira, pertsona bakoitzaren beharren arabera.
ARGITUZen Estimulazio Kognitibo Integralaren bidez esku hartzen da: ezagutza-gorputza-emozioa, saio bakoitzean bat eginda, Estimulazio Kognitiboko Terapia, Taichia eta Mindfulnessa praktikatuz, Baterako Arreta Terapiarekin eta Umore Terapiarekin osatuta.

Gure zerbitzuei buruzko xehetaxun gehiago ezagutzeko egin klik xaguarekin irudi bakoitzaren gainean.

  • ESTIMULAZIO KOGNITIBO TERAPIA

    Estimulazio Kognitiboko Terapia esku-hartze ez-farmakologikoa da, eta zientifikoki bermatzen da narriadura kognitiboa tratatzeko eta prebenitzeko.

    Estimulazio Kognitiboko Terapiarekin funtzio kognitibo nagusi bakoitza espezifikoki gauzatzen da: orientazioa, arreta eta kontzentrazioa, epe luzeko memoria, lan-memoria, hitzezko hizkuntza, idazketa, irakurketa, kalkulua, praxiak eta funtzio exekutiboak.

    Estimulazio kognitiboaren edo garun-eremuen entrenamenduaren bidez, aldaketa funtzional garrantzitsuak lortzen dira; izan ere, dauden funtzio kognitiboak mantentzeaz gain, ahuldutakoen galera moteltzen da, eta neuroplastikotasunari esker, sare neuronal berriak (neurogenesia) sortzen dira, bizi garen ingurunean gure funtzionaltasuna orekatzeko edo konpentsatzeko.

    Funtzio kognitiboak Estimulazio Kognitiboko Terapiaren bidez entrenatzeak eta indartzeak egunerokoan eta ingurunearekin dugun harremanean egiten diren ekintzen kalitatea hobetzea dakar, onura ugari lortuz kognitiboez gain:

    • Ingurunea kontrolatzeko sentimenduak sortzen ditu eta babesgabetasuna murrizten du.
    • Independentzia eta autonomia pertsonala areagotzen ditu.
    • Ongizate emozional, psikologiko eta osasun orokorreko sentimendua hobetzen du.
    • Isolamendu soziala saihesten du, hain arriskutsua dena gure kognizioarentzat.
  • MINDFULNESS

    Mindfulnessa jatorri budistako praktika bat da, 2.500 urte baino gehiagokoa, eta meditazioan oinarritzen da (burua entrenatzeko modua). Baina Mindfulnessa gogoeta kontenplatiboa baino gehiago da jadanik gorputzaren, gogoaren eta bere aldaketen autobehaketaren bidez praktikatzen dena. Mindfulness arreta jarri nahita une honetan epaitu gabe.

    ARGITUZen Mindfulness praktikak sartzen dira Estimulazio Kognitiboaren Terapiarekin, Neurozientziaren esparruan zientifikoki frogatutako onura kognitibo guztiengatik. Horien artean honako hauek nabarmentzen ditugu:

    • Aldaketa positiboak sortzen ditu egitura neuronalean.
      • Hipoeremua handitzen du, memoriarekin eta ikaskuntzarekin lotutakoa, beraien funtzionaltasuna hobetuz.
      • Eremu prefrontal medialaren lodiera handitzen du, azal zingulatuaren mielina eta intsula, informazioaren arreta, kontzentrazioa eta prozesamendua hobetuz.
      • Amigdalaren (emozioen erreguladorea) tamaina murrizten du, ondorioz, beldurrak, antsietatea, estresa, emozioen deserregulazioa eta abar gutxituz.
    • Adimen emozionala hobetzen du, autoezagutzarekin eta gure emozioen kudeaketa hobearekin.
    • Sormena sustatzen du, buru lasaiak espazio gehiago baitu ideia berriak sortzeko.
    • Pertsonen arteko harremanak hobetzen laguntzen du, hori egiteko unean bertan kontzienteago izaten laguntzen baitigu.
    • ✓ Laburbilduz, Mindfulnessen praktikak lasaitasuna eta patxada ematen dizkio gure bizitzari.
  • TAICHI

    ARGITUZEN saio bakoitzaren hasieran Taichí praktikatzen da, kognizioa modu global eta inplizituan landuz. Txinatik datorren milaka urteko praktika hau gorputzaren zurruntasuna askatzean oinarritzen da, arnasketa sakon batez lagundutako mugimendu jariakor geldoen bidez. Horren ondorioz, gorputz-sentsazio orekatu eta dinamiko bat sentitzen da, praktikatzaileen psikomotrizitatera, emozioetara eta kogniziora transmititzen dena. Taichiak malgutasun kognitiboa eta gorputz-malgutasuna hobetzen ditu.

    Izan ere, zientifikoki frogatzen ari da Taichiren praktika tresna terapeutikotzat har daitekeela Narriadura Kognitiboaren tratamenduan eta prebentzioan, haren etengabeko praktikak honako onura hauek dakartzalako:

    • Ariketa fisiko guztietan bezala, Garunetik Eratorritako Faktore Neurotrofikoa (BDNF) handitzen da, neurogenesia errazten duena eta hipoeremuan eta garun-azalean plastikotasun sinaptikoa sustatzen duena, memoria hobetuz.
    • Mugimenduzko meditazio gisa, burua baretzen du eta egoera emozionala hobetzen du, depresioa eta antsietatea gutxituz, narriadura kognitiboarekin hain lotutakoak
    • Mugimendu sekuentzialak ikasiz eta horien jarraipena eginez (dantza, esaterako), kontzientziaren garuneko sareak estimulatzen ditu, eta, ondorioz, arreta selektiboa eta iraunkorra (kontzentrazioa) hobetzen ditu, haren mende dauden gainerako funtzio kognitibo gorenekin batera.

© Argituz - Laguntza Pertsonala | Lege Oharra

KOKAPENA, KONTAKTU DATUAK

Ibai Ondo, 3
20720 Azkoitia · Gipuzkoa
650 137 227 · 943 55 95 09
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.