Skip to main content

ESTIMULAZIO KOGNITIBO INTEGRALA

estimulazio konginitibo integrala

Estimulazio kognitibo integrala narriadura kognitiboa prebenitzeko eta tratatzeko interbentzio bat da.

Honen helburua pertsonek beren inguruneko eskaeren aurrean duten funtzionaltasuna eta ongizatea hobetzea edo mantentzea da.

Horretarako, mantendu eta ahuldutako funtzio kognitiboak indartzeaz gain, defizitarioak edo galdutakoak konpentsatzen saiatzen da.

ARGITUZeko interbentzioen ezaugarriak:

  • Zentroan, etxean edo Online.
  • Astean ordubeteko saioetan: 2-3 egun, hitzartu beharrekoak.
  • Banaka edo talde homogeneoetan (3-4 pertsona).
  • Paperean, arkatzez eta/edo tabletez egindako ariketen bidez (NeuronUP programa).
estimulazio kognitibo integrala ezaugarriak

Estimulazio Kognitibo Integraleko sesioetan honako hauen bidez esku hartzen da:

ESTIMULAZIO KOGNITIBOA

Taldean ariketa ez-espezifikoak lantzen dira, oro har alderdi kognitiboak eta sozialak lantzen dituztenak.

ENTRENAMENDU KOGNITIBOA

Banaka edo taldean egindako praktika egituratu eta gidatu baten bidez, prozesu kognitiboak mantentzea edo hobetzea du helburua: arreta, memoria, funtzio exekutiboak, etab.

ERREHABILITAZIO KOGNITIBOA

Banakako interbentzioa eta pertsonalizatua, eguneroko jarduerak hobetu, mantendu edo konpentsatzea helburu duten ariketen bidez.

estimulazio kognitibo integrala ariketak

MINDFULNESS

Gorputza-burua-bihotza fusionatuta entrenatuz hainbat praktika formal (meditazioa) eta informaleko (arreta bateratua ariketetan).

Mindfulness edo erabateko arreta entrenamenduakin hobeto lantzen eta ezagutzen dira norberaren prozesu kognitiboak, emozionalak eta jokabidezkoak.

Horrela, mindfulness-egoera barneratuz eta indartuz, baliteke gure "pazienteek" egoera hori beren eguneroko bizitzan sortzen den "une berri" bakoitzera hedatzea.

minfulness klaseak
Galderarik bai?

Informazio gehiago nahi izan ezkero, ez izan zalantzarik eta jar zaitez harremanetan.
Zure zalantza guztiak argitzen saiatuko naiz.


centro neuropsicologico

Osasun-erregistro zk.: 20/016470
© ARGITUZ Neuropsikologia Zentroa
Legezko dokumentazioa

KOKAPENA

ARGITUZ NEUROPSIKOLOGIA ZENTROA
Ibai Ondo 3. 
20720 AZKOITIA
Gipuzkoa

KONTAKTU DATUAK

650 137 227
943 55 95 09
Helbide elektroniko hau spambot-etatik babestuta dago. JavaScript gaituta izan behar duzu ikusi ahal izateko.

whatsap icono Mezua WhatsApp bidez